HB sortu zela 30 urte direla gogoratuko dute

Anboto 2008ko api. 24a, 11:10
Altsasun (Nafarroa) sortu zen Herri Batasuna, 1978ko apirilaren 27an, Franco diktadorea hil ondoren Espainiako estatuaren egituran oraindino osatzeko zegoen testuinguru historikoan.
Altsasun (Nafarroa) sortu zen Herri Batasuna, 1978ko apirilaren 27an, Franco diktadorea hil ondoren Espainiako estatuaren egituran oraindino osatzeko zegoen testuinguru historikoan.

Astelehenean 30 urte beteko dira ordutik, eta urteurren hori gogoan hartuz ekitaldia egingo dute, zapatuan, 17:30ean, Landako erakustazokan. Orain arteko ibilbidea gogoratzeko eta etorkizunari begira dauden erronkak azaltzeko ekitaldia izango da, 1978-2008. Independentzia eta sozialismoa lelopean. Ekitaldian parte hartzera deitu dute.

Durangoko ekitaldi politikoaz gainera, urteurrena gogoan izango duen aldizkari bat kaleratuko dute, eta Altsasu eta Bergaran berbaldi bana antolatzeko asmoa eere iragarri dute. Ekitaldion berri emateko belaunaldi guztietako ezker abertzaleko 60 bat militante batu ziren Iruñean.

Ezker abertzalearen iritziz, urte hauetan guztiotan egindako lanari esker, berriro ere Euskal Herria aldaketa politikoaren fasean dago eta oraingoa “sekulako garrantzia” daukan unea da. 1978an legez, “definitzeko garaia” heldu dela uste dute: “Edo beste iruzur baten bitartez Konstituzioaren botapean zapalduta jarraitu edo marko barri bat abiatzea non aukera politiko guztiak egingarri diren, independentzia barne”. Ezker abertzaleak mahai gainean proposamen zehatza daukala azaldu zuten: Marko Demokratikoaren proposamena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!