Kataluniako bezeroa hartu dute Erralden

Anboto 2008ko api. 17a, 10:42
Bartzelonan (Katalunia) dastatuko den idia hil dute Erralde hiltegian. Josep Ravell sukaldari ezaguna bera izan da Erralden.

Bartzelonan (Katalunia) dastatuko den idia hil dute Erralde hiltegian. Josep Ravell sukaldari ezaguna bera izan da Erralden.

Hile batzuk dihardu lanean Erraldek Berrizko txuletoiarekin, eta, Bizkaiko jatetxe batzuekin elkarlanean “Erralden sakrifikatutako txuletoi onenak Berrizko Txuletoia izendapena eroatea gura” dute.

Faenatu tradizionalaren aldeko apustua egin du Erraldek, eta behi handienetarako ere “erreferentzia” diren prezioak sortu ditu. “Horren eraginez, bertako ganadua hiltzera ez eze, kalitate orgaonleptiko oso handiko ganadua hiltzera eroan du hiltegia, Erraldeko harategiek euskal kontsumitzaileei eskaintzen dien okela”, azaldu dute hiltegiko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!