Omenaldia Uribarriko Andra Marin

Anboto 2008ko api. 17a, 10:40
Durangoko Uribarriko Andra Mariko basilikan omenaldia eskainiko die, domekan, hainbat laguni.
Durangoko Uribarriko Andra Mariko basilikan omenaldia eskainiko die, domekan, hainbat laguni.

Orain dela gutxi jubilatutako Karmelo Etxenagusia Gotzain Laguntzailea omenduko dute, bertan egunean 100 urte beteko dituen Ignacio Zamalloa abadea eta Esther Olabarrieta garbiketarako bolondres taldeko 88 urteko errioxarra; 101 urteko Jose Goxencia elizatarra ere omenduko dute, “domeka baten ere 12:00etako mezara hutsik egin ez duena”.

Horrezaz gainera, orain dela gutxi hildako Emili Gorrotxategi ere omenduko dute, “parrokiako liturgia eta ospakizunetan egindako lana” gogoratuz. Domekan, apirilaren 20an, 12:00etan izango den mezan egingo dute eskerrak emateko otoitza. Halaxe jakin eragin dute Tabira Eskualdeko eliz arduradunek. Andra Mariko pastoraltza-kontseiluak eta parrokiako komunitateak parte hartuko dute antolatutako ekitaldi horretan, azaldu dutenaren arabera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!