Etxeratek hilabeteroko azken barikuetan deitutako elkarretaratzeetan parte hartzeko konpromisoa berretsi dute Durangoko hainbat gaztek, deialdi hori indartzeko irakaskuntzan deitutako elkarretaratzeekin jarraitzekoa ez eze.

Hala jakin eragin dute ohar baten bitartez. “Gaur egun, gure senide eta lagun presoen egoerak atzerapausu itzelak egin ditu: espetxe politika geroago eta gogorragoa da, Durangotik geroago eta urrinago eroaten dituzte eta euren eskubideak sistematikoki urratzen dituzte, besteak beste”. Horren aurrean hartu dituzte aitatutako konpromisoak. Elkarretaratzeetan parte hartzera deitu dute.