Apirileko Feria ospatuko du Andaluziako zentroak

Anboto 2008ko api. 18a, 10:29
Andaluziako etxolek argituko dute, asteburuan Landako erakustazoka. Izan ere, zapatuan hasi eta domekara arte, Andaluziako zentroak antolatutako Apirileko Feria izango da, musika, dantza, Andaluziako jakiak eta lehiaketak batuz. Irekiera ekitaldia, apirilaren 19an, 11:00etan izango da.

El Sur abesbatzak abiatuko ditu ekitaldiak, zapatuan 12:00etan. Bazkarirako hitzordua 14:00etan jarri dute; baina, aurretik, 13:00etan, dantza flamenkoaz disfrutatzeko aukera izango dute hurreratuko direnek.

Flamenko saioa izango da 16:30ean ere; aurretik, 16:00etan, sevillana eskolak izango dira. Moda flamenkoa erakutsiko dute 19:00etatik aurrera (flamenko jantzirik onena ere aukeratuko dute 19:30ean); 20:00etan, Calé Barík eskainiko du ikuskizuna. Gau giroa, Tucan orkestrak berotuko du.

Andaluziako gosaria eskainiz hasiko da eguna etzi, 11:00etatik 12:00etara. Jarraian, berriz, Ermuko Andaluziako zentroko abesbatzak eta Barakaldokoak eskainiko dute saioa, hurrenez hurren. Feria 20:00etan itxiko dute, Lasarte, Barakaldo, Pradejon eta Durangoko taldeek 17:00etatik eskainiko dute ikuskizuna eta gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!