Gorka Fraileren eta, oro har, euskal preso eta iheslari politikoen “konpromisoa” goraipatu zuten, zapatuan, Durangoko Merkatu Plazan. Fraile kartzelaratu zutela 10 urte bete direla-eta antolatu zituzten omenaldia eta herri-afaria, bestelako ekitaldien artean. Senideak, lagunak eta hainbat herritar bertaratu zen. Errugbi partidua ere jokatu zuten arratsaldean.