Alemaniako Dresde hiriko gazteak etorri dira

Anboto 2008ko api. 14a, 16:40
Dresdengo (Alemania) Julius-Ambrosius Huelsse-Gymnasium Institutuko 15-16 urte bitarteko zortzi ikasle eta irakasle bi etorri dira Durangora, Etorkizuna Eraikitzen Gazteen Nazioarteko Bilgunea egitasmoaren barruan. Atzo heldu ziren eta apirilaren 19ra arte izango dira berton.

dresdeko_gazteakDurangoko ikastetxeetako — Fray Juan de Zumarraga, San Antonio-Santa Rita, San Jose Jesuitak eta Kurutziaga— beste zortzi ikaslerekin batera elkarbizitza, bakea edo ingurumena lako baloreak hartuko dituzte hizpide antolatutako gazte topaketotan, Ander Gorrotxategik, Kirolak eta Gazteria zinegotziak . Era berean, Euskal Herriko hainbat leku eta erakunde ezagutzeko aukera izango dute.
Lehenengoz etorrira dira Durangora Dresdeko zortzi ikasleok eta irakasleetako bat.

Martine Meckle bigarren irakaslea, berriz orain urte bi izan zen hemen. Berak gogoratu du hiru urte direla Durango, Dresde (Alemania) eta Conventry (Ingalaterra) herriek batera topaketok abiatu zituztela. Hiru hiriak bonbardatuak izan ziren. “Europako herrialdeen arteko ideia-trukea da interesatzen zaiguna”, azaldu du, Durangon “atsegin handiz” daudela nabarmenduz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!