Juan Jose Ziarrusta alkatea "larri", bihotzeko infekzio baten eraginez

Anboto 2008ko api. 14a, 10:12
Juan Jose Ziarrusta alkatea Gurutzetako ospitaleko anestesia eta bizkortzeko unitatean dago "bakterio bidezko endocarditis konplikatu" baten eraginez. Bere egoera "larria" da, atzo, Udalak helarazotako parte medikoaren arabera. Gaur da publiko egitekoa hurrengo parte medikoa.

Bihotz-estalduran izandako infekzino horren eraginez urgentziaz operatu behar izan dabe Durangoko udal arduradun nagusia. Juan Jose Ziarrusta 2003an izendatu zuten alkate. Aurretik, 14 urtean Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolak eta Gazteria saileko zuzendari izan zen Ziarrusta; baita Azpiegitura foru elkarteko presidente be jardun zuen.

Eguenean ingresatu zuten Ziarrusta Galdakaoko erietxean. Bertan, bihotzeko barrunbeen barrukaldea estaltzen duen menbranan edo bihotzeko balbuletan infekzinoa diagnostikatu zioten, diruenez, bakterio baten eraginez. El Correo egunkariak, gaur, jaso duen moduan. Ordu batzuk beranduago Gurutzetako ospitalera eraman zuten eta kirurgi operazio konplikatu bat egin zioten barikuan. Behin behinean Aitziber Irigoras lehenengo alkate-ordeak gidatuko du Udala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!