Gorka Fraile kartzelaratu zutela 10 urte direla gogorazi dute

Anboto 2008ko api. 10a, 13:54
Gorka Fraileren eta, oro har, euskal preso eta iheslari politikoen “konpromisoa” omendu guran ekitaldi sorta eratu dute, biharko, Fraileren senide eta lagunek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, “Ertzaintzak atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta Audientzia Nazionalaren esku utzi eta gero espetxeratu zutenetik” 10 urte bete direla gogoratuz.

Salatu dutenez, “askatasuna murriztuta izateaz gainera, bere duintasun politikoa zapaltzera zuzendutako neurriei eta erasoei aurre egin behar izan die”. Era berean, espetxe politikak familia, lagunak eta elkartasuna adierazi gura dioten herritarrei ere “eraso egiten” dietela nabarmendu dute, eta bisitan joandakoen artean hiru auto istripu izan dituztela eta “azken urteetan euskal presoak bisitatzeko murrizketak” aitatu dituzte. Frailek erakutsitako “konpromiso eta koherentzia politikoaz” harro daudela azaldu dute, eta “nahikoa dela” adierazi. Dispertsio politikoa amaitu behar dela diote.

Hainbat ekitaldi

Errugbi partidua jokatuko dute, 16:30ean, Frailerekin jokatzen zuten jokalariek oraingoen kontra, eta 19:00etan Andra Mariatik triki-poteoa abiatuko da. Omenaldia eta ekitaldi politikoa egingo dituzte 21:00etan Merkatu plazan eta, ondoren, herri-afaria. Parte hartzera deitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!