Aramotzeko babesekoen eraikitze-martxa kritikatu dute

Anboto 2008ko api. 8a, 13:50
Aramotzeko babesekoen martxa gogor kritikatu dute Udaleko alderdiek. 2006ko azaroan sinatutako itunak babeseko 52 etxe jasotzen ditu (erdiak saltzeko babesekoak eta beste erdiak alokairurako sozialekoak).
Aramotzeko babesekoen martxa gogor kritikatu dute Udaleko alderdiek. 2006ko azaroan sinatutako itunak babeseko 52 etxe jasotzen ditu (erdiak saltzeko babesekoak eta beste erdiak alokairurako sozialekoak).

2007ko azken hiruhilekoan lehenengoen egitasmoa idazteko eta eraikitze lanak eman ziren, Juan Jose Ziarrusta alkateak dioen lez: “Hiru urte aurreikusi zituzten amaitzeko”. Sozialen lanak, baina, ez dira oraindino enkantean jarri.

Jaurlaritzak lur partzelen aldaketa eskatu du orain, eta EAJ, PSE-EE, PP eta EB-Berdeen botoekin onartu dute; Aralar eta EAE abstenitu egin dira. Jaurlaritzaren “seriotasun falta” salatu du Aralarrek eta PSE-EEk dio erantzukizunik ez duela onartuko. EAEk “ulertezina” deritzo bien arteko “erritmo aldeari”, eta “oso kritiko” agertu da EAJ ere.

Jaurlaritzaz gainera, “beste eragile batzuekin” edo Udalak sustatuta, 2012rako 500 etxe egiteko (babeseko, tasatu eta alokairuko) plana aurkeztu du Hirigintza Batzordean alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!