Artisau produktuen erakusketa batuko du Landako Guneak

Anboto 2008ko api. 10a, 13:47

Artisau produktuen erakusketa hartuko du, apirilaren 13ra bitartean, Landako Erakustazokak. 25 erakusketari baino gehiago batuko dituen azokarako sarrera doan izango da, eta denetariko produktuak dastatu zein erosteko aukera izango dute hurreratuko direnek; patea, hestebeteak, olagarroa, eztia, bakailaoa, azukrea, izozkiak eta gozoak, esaterako.

Euskal Herriko nahiz nazioarteko herrietatik etorriko dira artisauak; Bilbo, Gasteiz edo Larrabetzukoak, eta baita Salamanca, Malaga, Sevilla, Palentzia, Asturias, Leon, A Coruña, Valladolid, Murtzia, Lugo eta Bartzelonakoak be. Gaur eta zapatuan, 11:00etatik 00:00ak arte egongo da zabalik azoka;  domekan, berriz, 11:00etatik 23:00etara. Artisau eran ekoiztutako produktu aukera zabala egongo da Landakon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!