Istripuak ekidin guran, gidari eta oinezko lez arriskuak antzematea, jokabide ohitura seguruak lortzea eta bide publikoan norbere buruarentzako segurtasun ahalmenak garatzea du helburu programak. Jakintzen ezagutza eta bide-jarreren ikasketa, berriz, adinari dago egokituta. Bitaka enpresak daroa programa.

Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak 1998an ituna sinatu zutenetik, bai ikasleen bai beste kolektiboen artean, ekimena “egonkortu” egin da. Aurten, 28.600 euroko laguntza jaso du Udalak. Haurdunek eta pertsona nagusiek ere parte hartzen dute. 3. adinekoentzako egitasmo zehatza garatzen da Jubilatuen Egoitzan, eta, anbulatorioan —prebentzio izaerarekin hori ere—, haurdunaldirako prestakuntza ikastaroen testuinguruan ekintza prebentibo zehatzak eta haurrentzako erretentzio dispositiboei buruzko formazioa.
Mugikortasun Segurua
Bestalde, Bidegintzako arduradun Luis Bandek azaldu du Durango ‘Mugikortasun Segurua’ deritzon egitasmoan dagoela murgilduta eta laster mugikortasun segururako gida ere kaleratu gura dutela. Hartutako hirigintza neurriek, “mugikortasuna eta bide-segurtasuna hobetu” dutela adierazi du.