Oro har, Bizkaian,130.000 laguni hornitzen dio ura, ELAko delegatu Aitor Garrigak gogoratu duenez. Lan baldintza “penagarriak” eta azpikontratazioa salatu dituzte.

Azpikontratazioari “drama” deritze: “Batzuk esplotatzen dituzte beste batzuek poltsikoak bete ditzaten”. Martxoaren azken astetik, eguaztenero, lau orduko lanuzteei eusten die oraindino : “Erabaki irmoa da hartutakoa. Enpresaren Erandioko egoitzan egin izan ditugu protestak; asteon, Durangon eta Barakaldon, udaletxeen aurrean”. Mobilizazioak areagotzea ere aztertuko dute; hala ere, egoera “hobetzea” itxaroten dute.
Durangaldean eragina
Durangaldean Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarren eragin dezake grebak, aitatu dutenez, bai partzuergoko kide direlako bai araztegiaren zerbitzua azpikontratatuta izan dezaketelako.