Hala eman dute jakitera erakustazoka — eta baita lurrazpiko aparkalekua eta Elkartegiko ekitaldi aretoa ere— kudeatzen duen elkarte publikoko arduradunek. Ekitaldiak antolatzeagatiko irabazi gordina 52.270,89 eurokoa izan dela gaineratu dute. Aparkalekuko emaitzak ere batzen ditu horrek: 37.535,97 euroko galerak izan ditu horrek. Landako Erakustazokako Administrazio Kontseiluan eman zituzten jakitera datuok.

Ekitaldi gehiago
Ekitaldien “goranzko eboluzioarekin eta, ondorioz, erabilera mailarekin” dago lotuta irabazien gordina. Aitatu dugun moduan, 34 ekitaldi antolatu zituzten 2007an; 17 Udalak antolatutakoak izan dira, 12 bultzatzaile pribatuek eta gainerakoak herriko elkarteek. Erabilerak %20 egin du gora 2006arekin alderatuta, azaldu dutenez.
Elkarte publikoaren ustiapen-kontuan berrikuntza nagusi bi izan dira. Batetik, epe luzera begira erakustazokaren erabilera eskubidearen gogoeta; eskubide amortizagarria. Bestetik, Durangoko Udalak, eraikinaren jabe moduan, ez du dagoeneko berak antolatutako ekitaldiengatik alokairua ordaintzen, eskainitako zerbitzuak bakarrik ordaintzen ditu.