Horrezaz gainera, hainbat koooperazio proiektu ezagutzeko aukera izan dute, Juan Jose Ziarrusta alkateak eta MªJose Balier eta Iker Oceja zinegotziek; tartean, Euskal Fondoak garatutakoak.Asiuneko Wilayako gobernadorearekin eta Gazteria eta Kiroletarako Estatuko idazkariarekin elkarrizketatu dira, saharar parlamentari ohi batekin ez eze. Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetako egoera ekonomiko-sozial eta politiko “gogorra” nabarmendu dute, 32 urtean dirauen egoerari “irtenbide politikoa” ematea gura dutela gogoratuz. Elkartasuna adierazi die sahararrei, eta durangarrei Oporrak bakean egitasmoan parte hartzeko deia luzatu.