Durangaldeko gazte asanbladen bilkura zapatuan

Anboto 2008ko api. 3a, 11:43
Gazte asanbladek bat egingo dute zapatuan, apirilaren 5ean,, Durangon, iaz sortutako ekimenari eutsiz. Gure etorkizunaren alde! Gazteok AHTari ez! lelopean, Durangaldeko Gazte Asanbladen Eguna eratu dute.
Gazte asanbladek bat egingo dute zapatuan, apirilaren 5ean,, Durangon, iaz sortutako ekimenari eutsiz. Gure etorkizunaren alde! Gazteok AHTari ez! lelopean, Durangaldeko Gazte Asanbladen Eguna eratu dute.

Egun osoko ekintza egitaraua eratu dute eta atxikimenduak batzeko kanpaina ere hasi dute: www.durangaldekogaztetxeak.tk.

Umeentzako jolasekin hasiko dira, 11:00etan, eta eztabaida saioak ere egingo dituzte ordu erdi geroago. Alde Zaharrean poteoa egingo dute 13:00etan eta 14:00etan herri-bazkaria. 17:00etan, berriz, manifestazioa abiatuko dute Alde Zaharrean, eta Andra Marian izango den ekitaldia amaituta antzerki saioa eskainiko dute.

Gau giroa rock doinuek bustiko dute. Sapuetxe gazztetxean eta Andra Marin banatuta, rock maratoia hasiko da 20:00etan: Namek Planet, Sus Scrofa eta Damudot izango dira Sapuetexen; Electric Souls, Niri Bost, Fisin Boys, Halbstarke, Sugoi, Tanga Opilak eta Edan Andra Marin.

Durangaldeko Gazte Asanbladen Koordinadorak azaldu duenez, “AHTak eragin ekologikoak ez eze, gure bizimoduan ere eragingo duela uste dugu. Eskualdeko gazteon egoera aztertu eta izan ditzaken ondorio sozialetan sakondu gura dugu”. AHTa gelditzea posible dela diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!