Trenbideko pasaguneen jarraipen zorrotza egiten hasi dira

Anboto 2008ko mar. 31a, 11:23
Itxaronaldia laburtzeko eta segurtasuna areagotzeko neurriak hartu ditu trenbide pasaguneetan Eusko Trenbide Sareak (ETS). Gehien erabiltzen diren pasaguneen (Ezkurdi, Landako, Olleria eta Faustekoak) funtzionamenduari begira bideratutako baliabideak “optimizatzea” helburu duten neurriok urtarriletik daude martxan; trenbide pasaguneetako hesien funtzionamendua dela-eta izandako kexa ugarien aurrean hartu dira.

Electrans enpresa espezializatuarekin elkarlanean, akzionamendu mekanismoak berrikusi dituzte asteotan, “oinezkoen itxaronaldiak laburtzeko, zirkulazio segurtasuna bermatuko duen gutxieneko tarteak eta denborak gordez”. Era berean, pasagune guztietako (Zabalarra, Sasikoa, Ezkurdi, Landako, Olleria, Faueste eta Montorra) instalazio eta ekipamenduen “ ez ohiko goitik beherako berrikuskapena” burutu dute.

Azken hileetan, egunero, izandako gertakari guztien azterlan zehatza ez eze instalazioak hobetzeko “alternatiba teknikoen” planteamendua ere aurkeztu dute; “alternatiba bideragarriak badaude”, dioetnez, “segurtasun parametroak eta Trenbideko Zirkulazio Araudia betez, beti ere”.

Zaindaria 24 orduan

Ohiko ikuskapenaren maiztasuna ere areagotu du ETSek. “Hamabostean behin ikuskatzen dira, edozein arazo hauteman eta ekipamenduen jarraipen intentsiboa egiteko”. Trenbide pasaguneak zaintzen 24 orduan zaindari bat izango da. Hala ere, oinezkoen betebeharrak ekarri dituzte gogora arduradunek, eta horretarako informazio panelak jarri dituzte pasaguneetan. Urte bi falta dira, azaldu dutenez, trenbidea lurperatuta pasaguneak desagertzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!