Hainbat ekitaldi zazpi gazteri jarritako isuna ordaintzen laguntzeko

Anboto 2008ko mar. 27a, 11:24
Sei egunean lokalizazio iraunkorreko zigorra bete behar dute zazpi gaztek, iazko Sanfaustoetan pintadak egin eta kartelak jartzeagatik.
Sei egunean lokalizazio iraunkorreko zigorra bete behar dute zazpi gaztek, iazko Sanfaustoetan pintadak egin eta kartelak jartzeagatik.

Hori eta 3.800 euroko isuna eskatu zuen fiskalak Ertzaintzak identifikatu eta komisaldegira eroan zituzten gazteentzat, “fatxadak iluntzea” egotzita; isunaren zenbatekoa, hala ere, ez die zehaztu.
Sapuetxe gaztetxekoek eman dute jakitera, astebururako eratutako ekitaldiak aurkeztearekin batera. Isuna ordaintzeko izango da batutako dirua.

AHTrik ez eta kitto, txikitzaileak txikitu. Autorganizazioa eta borroka lelopean osatu dute egitaraua. Gaur luntxa eratu dute 20:00etan, eta, 21:00etan, berriz, Los Educadores bideoa eskainiko dute.

Herri-bazkaria egingo dute bihar, 14:30ean, eta gero Mantala No! abeslariak eskainiko du saioa. El Show del Alimaña bakarrizketa hasiko da 21:00etan, eta 22:00etan Cuarto Asalto (Durango) eta Kostra Nostra (Valentzia) taldeen kontzertua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!