Bisita gidatuak eratu dituzte Aste Santuari begira

Anboto 2008ko mar. 14a, 10:35
Aste Santuko egunoi begira bisita gidatuak antolatu dituzte Turismo Bulegoaren bitartez. Erdi Aroko Durango eta Durango, Artea eta Kultura, horrexek dira proposatutako ibilbideak. Horrezaz gainera, izena ematen dutenek Durangoko Pasiñoa ikusteko sarrerak izango dituzte doan.

Martxoaren 19an eta 22an Erdi Aroko Durango bisita gidatua egingo da eta martxoaren 20an eta 23an, berriz, Durango, Artea eta Kultura. Doan dira bisitak eta aurretik lekua gorde behar da, jakin eragin dutenez. Horretarako 94 603 39 38 telefonora deitu daiteke edo turismo@durango-udala.net helbidera jo. Aitatu dugun moduan izena ematen dutenek Durangoko Pasiñoa ikusteko sarrera izango dute doan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!