Adinekoak zaintzen dituzten senideei begira laguntza zerbitzua dago martxan

Anboto 2008ko mar. 14a, 10:25
Adinekoak zaintzen dituzten senitarteko zaintzaileei laguntzeko zerbitzu iraunkorraz gain, hil honetan, prestakuntza ikastaro berriak abiatu dituzte Zaindu programaren barruan. Izena emateko martxoaren 18ra arte.
Adinekoak zaintzen dituzten senitarteko zaintzaileei laguntzeko zerbitzu iraunkorraz gain, hil honetan, prestakuntza ikastaro berriak abiatu dituzte Zaindu programaren barruan. Izena emateko martxoaren 18ra arte.

1997an sortu zen ekimena Udalak eta Durangaldeko Mankomunitateak sustatuta, eskualdean eta oinarrizko baliabideak indartuz, etxean menpeko adinekoak zaintzen dituzten senideen beharrizanei aurre egin guran. Hala gogoratu dute arduradunek.

Programaren ibilbidearen, menpeko adinduen kopuruaren eta Autonomia Pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran direnei laguntzeko Legeak sortutako eskaera eta espektatiben ondorioz jaio da adinekoak zaintzen dituenen senitarteko zaintzaileei laguntzeko zerbitzua.

Berton informazioa bideratzen dute eta aukera dago eratutako programetan izena emateko ere bai. Hil honetan abiatuko dituen ikastaroetan parte hartzeko martxoaren 18ra arte dago izena emateko aukera. Ikastaroak martxoaren 31an hasiko dira.

Beharrizan berrietara egokitzeko prestakuntza ikastaroak antolatu dituzte mendekotasuna duten adinekoen zaintzaileei eta dementziadun gaixoen zaintzaileei zuzenduta. Era berean, mendekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileentzako talde-laguntza psikologikoa sortuko da.
Horrezaz gainera, estimulazio osorako tailerra ere sortu da, batez ere dementziadun gaixoei zuzenduta. Jarduerak doan dira. Informazio gehiagorako 94 620 05 46 edo 94 603 00 46 telefonoetara deitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!