Euskaraz ikasi eta jarduteko aukera zabala bideratu dute

Anboto 2008ko mar. 10a, 15:02
Autoikasketa modulu berria eskainiko du udan, lehenengo biderrez, Udal Euskaltegiak. Boga sistema informatikoaren bitartez bideratuko dute (60 ordu) eta bakarkako lana etxetik edo euskaltegian egin ahal izango da.

Astero tutorearekin hitzordua ez eze, ordu beteko mintzamen saioa ere izango da. Ekainaren amaieran hasi eta irailaren amaiera arte iraungo du (abuztuan eten egingo dute).

Hiru urtetan autoikasketaren gorako joera ikusi ei dute: “Ikasleen %34,45ek dihardute, orain”
Eskaintza Euskara Sailak eratutako ikastaroek osotuko dute.

'Dendaketan' eta 'Aisa'

Dendarientzat euskara ikastaroa ere  eratu dute Merkataritza, Kontsumo eta Enplegu Sailarekin: Dendaketan. Oinarri-oinarrizkoa da, 16 urtetik gorako etorkinei begira Aisa egitasmoaren bitartez (Inmigrazio Sailaren laguntzarekin) bideratutakoa lez. Apirilaren 7an hasiko dira (60 ordu batuz), ekainera arte. Izen-emateko epea 2ra artekoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!