Durangaldeko PSE-EEko ordezkariek Isaias Carrasco zinegotzi ohia “sozialista izateagatik koldarki eta zitalki erahil” ondoren, familia, lagun, alderdi zein sindikatuen partetik jasotako “elkartasun eta babesa” eskertu dute.

“Durangaldeko herrikideek hemen jarraituko dugun dudarik ez dezaten izan; Isaiasek defendatu dituen ideiak indar handiagoz defendatzen jarraituko dugu”. Gaineratu dutenez, “testigua jasotzen dugu, inork isilduko eta botako ez gaituen eta barruan daramagun Euskadin bakea lortu arte zutik jarraitzeko”.