Gazte bat hil zen lan istripua salatu dute sindikatuek

Anboto 2008ko mar. 12a, 14:33
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek, herenegun, Durangon gertatutako lan istripua salatu dute. Elkarretaratzeak egin zituzten, atzo, bakoitzak bere aldetik.
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek, herenegun, Durangon gertatutako lan istripua salatu dute. ElkarretaratELA_istripu_protesta.jpgzeak egin zituzten, atzo, bakoitzak bere aldetik.

Ezbeharraren eraginez, 1.500 kiloko kristal zatiak azpian harrapatu eta hil egin zen 19 urteko Hector Saez Errioxako langilea.

Behar adinako segurtasun neurririk barik ziharduela lanean salatzerakoan bat egin dute sindikatuek. Osalanen txostenak zioen baldintza meterologiko hareetan —haize bortitza eta euria— ezin zitekeela halako lanik egin, ezta bakarrik ere eta azpiegitura eta babes egokirik gabe —astoak ez zeukan mutur bakoitzean segurtasun toperik, kristal zati itzelen erortze posiblea gelditzeko—. Hildako langile segida salatu dute sindikatuek, gogoratuz enpresa eta Administrazioen erantzukizuna.
CCOO_istripu_protesta.jpg
Ordu erdiko elkarretaratzeak egin dituzte sindikatuek, bata bestearen segidan. ELAk istripua gertatu zen lekuan egin zuen. Gaztea beste enpresa batek azpikontratatutako enpresa baten azpikontrata batentzat lanean egotea salatu zuen, lan istripuen biktima askoren formazio falta, hildakoaren adina eta enpresen segurtasun neurrien falta nabarmenduz.

Udaletxearen aurrean batu ziren CCOO eta LAB. Gaztearen enpresak “inolako segurtasunik neurririk ez hartzea” salatu zuen CCOOk, eta “haizeteagatik utzi LAB_istripu_protesta.jpgegin beharko zukeenean” bere lana egitera “behartu” izana.

LABek nabarmendu du gazteak, emakumeak eta etorkinak lan prekarietatearen biktima nagusiak direla eta enpresek neurririk ez dutela hartzen salatu: “horren adierazgarri da gertatutakoa segurtasun neurririk gabe, lan baldintza duinik gabe, ziharduen”. Enpresaren etekinak “azpikontraten langileek ordaintzen” dituztela ere gaineratu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!