Azterlanek aurkeztutako ponentzia saritu dute Galdaketaren Munduko Kongresuan

Anboto 2008ko mar. 10a, 15:55
Azterlan-Metalurgia Ikerketa Zentroa saritu dute Galdaketaren 68. Munduko Kongresuan. Berton aurkeztutako Burdin galdategiak, prozesu osoaren kontrol eta aurreikuspen tresna aurreratuak izenburupean aurkeztutako ponentzia saritu dute.
Azterlan-Metalurgia Ikerketa Zentroa saritu dute Galdaketaren 68. Munduko Kongresuan. Berton aurkeztutako Burdin galdategiak, prozesu osoaren kontrol eta aurreikuspen tresna aurreratuak izenburupean aurkeztutako ponentzia saritu dute.

Galdaketa prozesuari adimen artifiziala egokitu eta ezartzearen onurak, sareak oinarritzat hartuz, azaltzen ditu Chennain (India) izandako kongresuan aurkeztutako ponentziak. Bere “izaera berritzaileagatik” aukeratu dute Azterlanen ponentzia 106 lanen artean.

Azterlanek aurkeztutako ikerketa egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Sailak lagundutakoa da eta Deustuko Unibertsitatearen kolaborazioa ere izan dute. Fuchosa (Atxondo) eta Fytasa (Elorrio) enpresek ere parte hartzen dihardute, egitasmoaren balioztatze eta esperimentazio fasean.

Aitatu dugun moduan Indian izan zen kongresua, otsailaren 7tik 10era bitartean. Bertan galdaketa arloan munduko espezialista, ikertzaile eta tekniko nagusiak batu ziren, mundu guztitik joandakoak. Guztira, 44 herrialdetako 1.800 lagun batu ziren,besteren artean, AEB, Japon, Alemania, Frantzia edota Britainia Handikoak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!