Ona Electroerosion saritu dute, beste enpresa batzuekin batera

Anboto 2008ko mar. 7a, 15:18

Makina-erremintaren biurtekoak ematen duen diseinuaren saria lortu dau Durangoko Ona Electroerosion enpresak.

ONA_Sarituak.jpgMakina-erremintaren biurtekoak ematen duen diseinuaren saria lortu dau Durangoko Ona Electroerosion enpresak.

AF-25 abiadura handiko hari bidezko elektro-higadura makinaren "elementuen integrazioagatik, ergonomiarengatik eta komunikazioarengatik" eskuratu du saria. Hala ere, Durangoko enpresarekin batera, Gipuzkoako Nicolas Correa enpresa ere saritu dute, "LANZA makinaren koherentzia, oreka eta dotoretasuna kontuan hartuz eta makinaren funtzionamenduan ekodiseinuaren irizpideak eta segurtasun arauak integratzen dituelako".

Bestalde, Ibarmia Innovatek eta Danobatek, aipamen berezia jaso dute.

Saria eman dutenen arabera, lau enpresa horiek «ahalegin berezia» egin dute «sektorearen produktuen izaera bereziari diseinu ikusgarri eta praktikoa emateko».

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!