Durangon, Sabeco inguruko industriagunean, langile bat hil da gaur goizean gainera 1.500 kiloko kristalezko pieza bat erori zaionean, Osalanek jakitera eman duenez. Ezbeharra 11:10ean izan da.
Momentuz, istripua zerk eragin duen argitzeke dago, baina lehenengo hipotesien arabera, baliteke haize gogorraren ondorioz kristala erori izana. Aipatutako iturriak ez du langilearen nortasunaren inguruko informazinorik zabaldu.