“Salbuespen egoera” salatu dute Durangaldean

Anboto 2008ko mar. 5a, 12:54

Durangaldea “salbuespen egoeran” dagoela eta irailetik “jasandako errepresioa inoiz baino gehiago areagotu” dela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Durangon: “Eguneroko kontua dira errepideetako kontrolak, jarraipenak eta identifikazioak. Kaleak okupatu dituzte; eta mendiak, paseatzera doan jendea identifikatuz”.

Andramari_salbuespenegoera.jpg"Kontrol sozial itzela” nabarmendu dute, hedabideen aurrean egindako agerraldian: “Herri honen kontrako tresna errepresibo asko eraiki dituzte, dena gure lan politikoa eta independentziaren aldeko nahia trabatzeko”. Burlata, Donostia, Gasteiz eta Lea-Artibaiko sarekadak aitatuz, egoera “Euskal Herri osora zabaldutakoa” dela diote: “Herri honen eskubideen alde lan egiteagatik euskal herritarrak atxilotu eta kartzelaratzeko muntaia polizialak”. Iurretako atxiloketak ere batu dituzte horretan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!