Bikotekide ohia jo duelakoan atxilotu dute gizonezko bat

Anboto 2008ko mar. 3a, 13:10

Emakumeen kontrako indarkeria egotzita gizonezkoa bat atxilotu zuen, atzo, Ertzaintzak Durangon. Bikotekide ohiari muturrekoa eman ziolakoan atzeman zuen Ertzaintzak 31 urteko gizonezkoa, atzo arratsaldeko lehenengo orduan, jakin eragin dutenez.

Emakumea bikotekide ohiari beste etxe baterako aldaketa egiten laguntzera joan zen, Ertzaintzak azaldu duenez, eta, etxeko atarian zeudela , gizonezkoak muturrekoa eman zion. Atzera bota zuen eta bekokian zauri bat egin zion. Gertatutakoa ikusi zuten auzokide batzuk Ertzaintza ohartarazi zuten, eta bertara joan ziren agenteek gizonezkoa atxilotu zuten. Halaxe jakin eragin du Ertzaintzak. Bien bitartean, emakumea osasun zentro batera eraman zuten, bertan artatu zezaten.

Erasoaren ustezko egilea atzo jarri zuten epailearen esku.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!