Jaurlaritza "ezkutuan jokatzen" diharduela salatu du Durangoko Elkarlanak

Anboto 2008ko ots. 25a, 10:37

Abiadura Handiko Trenaren obrak martxoan hastea iragarri dela-eta Jaurlaritza “ezkutuan j okatzen” diharduela salatu du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana. Era berean, salatu dute eskualdeko mendietan “jo eta su” dihardutela topografia lanetan, “mendia poliziaz josiz”. Diotenez, horrela “eurak dihardute AHTari zilegitasuna kentzen”.

Abiadura Handiko Trenaren obrak martxoan hastea iragarri dela-eta Jaurlaritza “ezkutuan j okatzen” diharduela salatu du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana. Era berean, salatu dute eskualdeko mendietan “jo eta  su” dihardutela topografia lanetan, “mendia poliziaz josiz”. Diotenez, horrela “eurak dihardute AHTari zilegitasuna kentzen”.

Elkarlanekoek “ezkutuan” diharduela nabarmendu dute: “Desjabetze aktak udaletxeetan sinatu behar diren arren, Udal batzuetan oposizioa izango dutela jakinda isilpean dihardute. Udaletxetik igaro aurretik banan-banan egin gura dituzte desjabetzeak eta lurjabeekin negoziazio pertsonalak egiten dihardute”. Horren ildotik, gaineratu dutenez Durangaldean hainbat baserri bota beharko dituzte AHTaren lanak direla-eta, baina, baserritar horietariko askori ere “oraindik ere ez diete ezer esan era ofizialean”.

Martxoaren 5ean eta 6an Zornotza eta Lemoako udaletxeetan aurretiazko aktak sinatu gura dituztela gogoratu du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak, “herritar askoren eskariari entzungor egiten diela argi utziz eta euren inposaketari jarraituz”.

Herritarrek oraindik AHTa zer den ez dakitela salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak: “Ez dute ezelango tarterik zabaldu eta dute horretarako ezelango asmorik. Eraikuntza garaian egiten diren prozesuen bilakaeraz herritarrak informatuta ez egotea benetan salagarria da. Prozesu administratibo eta juridikoekin isilpean eta ezkutuan jokatzen dihardute”.

Web orrialdeak

Elkarlanekoek “desinformazio egoera” salatu dute: “AHTa gure herriko arazoen konponbidetzat era modernitatearen bidean beharrezkotzat saltzen digute. EAJk eta hirukoak Lakuatik eta PSOEk Madrildik jorratzen diharduen kanpaina propagandistikoa da hori, interes politiko eta ekonomikoak bermatzeko eta ez Euskal Herritarrok beharrak asetzeko”. Ildo horretan gaineratu dutenez, “oposizioa indartzen doan ahala eta informazioa kalean zabaltzen doan heinean, errepresioz eta kriminalizazioaz erantzuten dute. Elkarlanekoak egitasmo horren gaineko informazioa zabaltzen jarraituko dutela berretsi dute. Horretarako web orri bi jarri dituzte martxan: www.ahtgelditu.org eta www.durangokoelkarlana.info.

Hamaika zuhaitz

Joan zen astean salaketa astea izan zen Durangon. Horren barruan, Tabiran aurreikusi den biaduktuak sortuko duen “txikizioa” salatzeko zuhaitz landaketa egin zen: 11 zutaberen ordez, “AHTaren aurka 11 arrazoi daudelako”, 11 arbola landatu zituzten Zuhaitz gehiago eta porlan gutxiago, AHT Gelditu! Lelopean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!