Gurutze Santuko ermita berriztatua azken ukituen faltan

Anboto 2008ko ots. 21a, 13:09

Azken ukituak egitea falta dira Kurutziagako gurutzea gordeko duen Gurutze Santuaren ermita (XIII-XIV. mendekoa) berriztatzeko. Gurutzea bertara lekualdatzeko, berriz, Ikerketa Zientifikoaren Kontseilu Nagusiaren txostenaren zain egon beharko dute; hala ere, martxoaren azkenetan bertan egotea aurreikusi dute, Fede Arruti udal arkitektoak argitu duenez.

GURUTZE_SANTUAREN_ERMITA.jpgTenperatura, hezetasuna eta argia neurtzeko baldintzak bete behar ditu Gurutze Santuaren ermitak Kurutziagako gurutzea hartzeko, eta horretarako neurriak ere hartu dira kontuan orain urtebete hasitako berriztatze eta berreskuratze lanotan. “Era berean, behin gurutzea ermitan dagoenean, kristalezko itxitura ere jarriko dugu sarreran, ingurumen baldintzetatik eta zaratatik babesteko ez eze, barrualdea iluntzeko, horrela behar izanez gero”, azaldu du egitasmoaren arduradun Alberto Alonsok.

Gordetako agirietan gauzatu dute obra guztia; izan ere, Kurutze Santuaren ermitaren fatxadaren zati eta horma batzuk baino ez ziren zutik geratzen –koruaren eta tarteko oinaren arrastoren batekin – orain 20 urte inguru azkenekoz jausi zenetik. Horiek guztiak berriro jarri gura izan dituzte. Kurutziagako gurutzea eta horrekin lotutako museoa batuko ditu ermitak. Erdian jarriko dute gurutzea, hainbat ikuspegitik ikusi ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!