Joan zen otsailaren 14an deitutako greba orokorra “erabateko porrota” izan zen Durangaldean, Durangoko PSE-EErentzat.
Ohar baten bitartez jakin eragin dutenez, industriako langileriak eta lantokiek “lepoa” eman zien “erradikal eta biolentoek” egindako deialdiari. Era berean, “beldurra sortzeko komandoen” jarduera gaitzetsi dute.
PSE-EEk “segurtasun indar eta kideen prebentzio lan positiboa” aitortu du, eta elkartasuna adierazi die Durangoko zerbitzu sektorekoei: “Izan ere, merkatari eta ostalari txikien borondatez kanpoko ixteok —greba deitu ezin daitezkeenak— berez bizi duten egoera gogorrari galerak gehitzea baino ez dute ekarri”. Diotenez, “arratsaldeko orduak aurrera zihoazen arte izan ziren zabalik merkataritza zentroak”. PSE-EEren berbetan, “zuzenbide estatu indartsuago baterako bidean pauso berria izan da”.