Lanean jarraituko dutela berretsi dute EAE-ANV udal taldeko eledunek

Anboto 2008ko ots. 19a, 16:21

Udaletxean lanean jarraituko dutela esan du EAE-ANVko udal taldeak, “ezarri duten salbuespen egoera” salatzearekin batera: “Euskal Herriaren berba eta lurraldetasuna ukatu gura dute, horregatik kendu gura gaituzte erditik eta hasiera eman diote EAE-ANVren ilegalizazioari; badakielako Ezker Abertzalea dela herria hau independentziara eroango duen aukera bakarra.

Desagertu gaitezen klandestinitatera eroan gura gaituzte, baina erratuta dagoz”. Hauteskundeetan 2.531 boto lortu zituztela, 2. indarra direla, gogoratu dute, eta berdin jardungo dutela “intentzio politikodun egoera ilogiko honetan ere”. Egoera salatu eta “horren argazkia ateratzeko” mozioa sartuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!