Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ) Andra Mari 4an dauka kokapen berria astelehenetik. Espazioa %40an irabazi du (130 metro koadro batzen ditu) eta arreta emateko mahai bat gehiago egokitu dute; sei guztira. Lekua egokitzeko 100.000 euro erabili ditu Udalak, alkate Juan Jose Ziarrustak azaldu duen lez.

Holan, udaltzaingoak kalean anomalia edo arazoren bat ikusiz gero, esaterako, zerbait apurtuta, HAZan emango du abisua eta honek bulego teknikoari”. Finean, Udalak eskainitako edota berorri eskatutako “informazio guztia zentralizatuko du” bulegoak.
Irailean zabaldu zen modu ofizialean Herritarren Arreta Zerbitzua udaletxean. Andra Marira lekualdatuta, udaletxean geratutako lekuan Durango Eraikitzen enpresa publikoaren bulegoa egokitu dute.