Erralde hiltegiak 6.400 abelburu hil ditu bere lehenengo urtean

Anboto 2008ko ots. 12a, 10:51

Erralde hiltegia lanean hasi zela urtea bete zen hilaren 12an. Urtea “luze joan da” Erraldeko presidente Jabier Azpitarteren berbetan, eta “zailtasunak” be izan dira, baina, egitasmoa bultzatu eta lagundu duten guztiak zoriontzeko urteurren jaia egin zuten domekan, hainbat lagun batuz.

Erralde hiltegia lanean hasi zela urtea bete zen hilaren 12an. Urtea “luze joan da” Erraldeko presidente Jabier Azpitarteren berbetan, eta “zailtasunak” be izan dira, baina, egitasmoa bultzatu eta lagundu duten guztiak zoriontzeko urteurren jaia egin zuten domekan, hainbat lagun batuz.

erralde1.urteurrena.jpgErralde martxan hasi zenetik 1.600 baserritarri eta 400 harakin ingururi eman zaio zerbitzua, Azpitartek nabarmendu duenez.  Eneko Egibar hiltegiko gerenteak azaldu duenez, “eskualdeko hiltegien izatea eta izaera argi geratu dira; errentagarritasuna frogatu da”. Urte honetan 6.400 abelburu hil direla gogoratu du: “Durango Eskualdeko Hiltegiak urte osoa azkenekoz 2004an egin zuen —2005eko abuztuan itxi zen— eta 6.036 abelburu hil zituen. Orduan 18 langilek ziharduten eta orain erdia inguru gabiltza”.

Eredu bat praktikan jartzea lortu izana “pozteko a” dela azaldu du Egibarrek, balantze “guztiz positiboa” eginez. Eredu intentsiboaz gain estentsibo eta “herri honekin bat datorrena” martxan jarri daitekeela erakutsi da Egibarren berbetan, eta “errentagarria dela”. Faenatu tradizionala erabiltzearen alde egin dela gogoratu du, “kalitatearen aldeko apustua eginez” eta “abelgorrientzako erreferentzia” bihurtu direla, “Euskal Herrian eta kanpo prezioak jarriz”. Bizkaiko Bildotsa gogora ekarriz artzainei prezioa jarri deutsela ere gaineratu du.

EHNEko ordezkari Unzalu Salterainen berbetan, berriz, “hiltegiak funtzio soziala bete behar zuela esaten genuen eta Erralde tresna garrantzitsu bihurtu da horretan. Zerbitzu ona eta kalitatezkoa ematea badagoela erakutsi du; tresna egokia dela”.

Hiltegi zaharrari “agurra” ere egin die. Izan ere, 2009ko maiatza inguruan aurreikusi dute Berrizen hiltegi berria  martxan izatea. Bi-hiru hilean eraikitze egitasmoa enkantean jartzea gura dute, eta ekainean lanak hastea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!