Azterlan, Galdaketaren Munduko Kongresuan

Anboto 2008ko ots. 7a, 12:08

Ponentzia aurkeztuko du Durangoko Azterlan-Metalurgia Ikerketa Zentroak Galdaketaren Munduko Kongresuan. Gaur hasi da Chennai hirian (India) galdaketa arloan munduko espezialista nagusiak (zentro teknologiko, unibertsitate eta enpresetakoak) batzen dituen kongresua, eta otsailaren 10era arte iraungo du.

Ponentzia aurkeztuko du Durangoko Azterlan-Metalurgia Ikerketa Zentroak Galdaketaren Munduko Kongresuan. Gaur hasi da Chennai hirian (India) galdaketa arloan munduko espezialista nagusiak (zentro teknologiko, unibertsitate eta enpresetakoak) batzen dituen kongresua, eta otsailaren 10era arte iraungo du.

Azterlanek galdaketari aplikatutako prozesu kudeaketa sistema adimendua aurkeztuko du. Ponentzia aurkezteko kongresuko Komite Teknikoak aukeratutako Hego Euskal Herriko ikerketa zentro bakarra da; Espainiakorik ere ez dago.

Burdin galdategiak, prozesu osoaren kontrol eta aurreikuspen tresna aurreratuak da Prozesu Industrialen eta Ingeniaritza Zuzendari Ramon Suarezek eta Teknologia Zuzendari Julian Izagak landutakoa, eta bere “izaera berritzaileagatik” aukeratu dute: “Galdaketa prozesuari adimen artifiziala egokitu eta ezartzearen onurak oinarritzat hartuz sareak azaltzen ditu”.

Datu kopuru altuak prozesatu eta elkar erlazionatzeko gai dira tresna informatiko horiek, jakitera eman dutenez, horrela, galdatutako piezen kalitatea aurreikusteko aukera emanez. “Aldi berean, bakoitzaren ezagutzatik ikasten dute eta progresiboki aberastu, esangura gutxiko aldaerak baztertzen ikasiz”. Azterlanek azalduko dituen ondorioak Fytasa (Elorrio) eta Fuchosako (Atxondo) lantokietan egindako aplikazio eta egiaztapenek sostengatzen dituzte, esan dutenez.

Automozioa


Bestalde, elkarlanerako bideak aztertu eta esperientziak trukatzeko batzarrak egiten dihardute, asteon, Volvoko ordezkariek eta euskal automozio enpresek. ACICAE, Ibilgailuentzako Osagaien Industrien Euskadiko Kluster taldeak antolatu du topaketa. Kluster horretan Durangaldeko enpresen ordezkaritza zabala dago; urtarrilean Fundiciones San Eloy (Elorrio) ere batu zen, beste batzuekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!