III. Aukera Azokak “preziorik onenak” batuko ditu

Anboto 2008ko ots. 6a, 12:39

Dekorazio artikuluak, etxerakoak, automoziokoak, optikoak, drogeria artikuluak, oinetakoak, lentzeria, apaingarriak, arropa… merkataritza jarduerako hamar sektore baino gehiago batzen dituzten 30 dendek jarriko dute erakustokia, asteburuan, Landako Erakustazokan.

Askotariko produktuak “preziorik onenean” izango dira, Dendak Iurreta eta Durangoko merkatari elkarteak eratutako III. Aukera Azokan.

Barikuan, otsailaren 8an zabalduko dute 17:00etan, Las Circas del Sol Drag Queen taldeak eskainiko ikuskizunak eta Txatunga Bemberen batukada soinuek girotuta. Azokak 21:00ak arte izango ditu ateak zabalik.

Zapatuan, hilaren 9an, berriz, arratsaldez ez eze, 10:00etatik 14:00etara ere izango da hurreratzeko aukera, eta domekan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Aitatu dezagun, zapatuan, pailazoak eta globoflexia ikuskizuna izango direla 17:30ean, eta domekan ipuin kontalaria. Ludoteka, umeentzako tailerrak, kafetegia eta aparkalekua ere eskainiko dituzte egunotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!