Enaitz Iriondo 17 urteko gazte durangarra autoarekin harrapatu zuen gidariak atzera egin eta bertan behera utzi du haren gurasoei egindako kalte-ordain eskaria. Ikusmin handia sortu duen auzi-saioa hasi eta segituan jakin eragin zuen gurasoen kontrako salaketa atzera botako duela, epaiketa bertan behera geratuz.
Haroko epaitegian (Errioxa, Espainia) izan den saioan, auziaren berria zabaldu zenetik “komunikabideek jazarri” egin dutela salatu izan du.
Familia oporretan zegoen Errioxako Castañares herrian harrapatu zuen Tomas Delgado auto gidariak Enaitz Iriondo 2004ko abuztuan, bizikletan zihoala. Hil egin zen txirrinduzalea. Delgadok, baina, 20.000 euro eskatzen zien gurasoei autoan egin behar izan zituen konponketengatik eta konpondu arte beste bat alokatu behar izan zutelako.
“Bihotz gabea”
Gidariaren jarrera “bihotz gabea” begitantzen zaiela salatu dute egunotan gaztearen gurasoek, eta Delgadoren kontra bide penaletik auzia hasiko dutela iragarri dute. Adituen txostenek dioenez, txirrinduzalea jo zuen gidaria 173,90 kilometro orduko abiaduran zihoan baimendutako handiena 90 kilometro ordukoa daukan errepidean.