Bakerako eztabaida foroa batuko da berriro urtarrilaren 30ean

Anboto 2008ko urt. 24a, 14:35

Bakerako eztabaida foroaren bigarren jardunaldia izango da, eguaztenean, urtarrilaren 30ean, Durangon, eta horretarako, iazko otsailaren 27an deitutako foroan parte hartu zuten 24 herritarrei luzatuko die bertaratzeko gonbita. Elkartegian elkartuko dira oraingoan ere eta galdera zehatz bat luzatuko da, “ondorio eta hausnarketa berriak” batu asmoz.

Bakerako eztabaida foroaren bigarren jardunaldia izango da, eguaztenean, urtarrilaren 30ean, Durangon, eta horretarako, iazko otsailaren 27an deitutako foroan parte hartu zuten 24 herritarrei luzatuko die bertaratzeko gonbita. Elkartegian elkartuko dira oraingoan ere eta galdera zehatz bat luzatuko da, “ondorio eta hausnarketa berriak” batu asmoz.

Orduan “politika espektro zabala” ordezkatzen zuten hainbat elkarteko 37 ordezkari gonbidatu zituzten, 24 lagunek parte hartuz. Horrezaz gainera, entzule moduan, alkatea, alkate-ordea, zinegotzi bat eta Udaleko hiru tekniko ere izan ziren. Parte hartzea “oso zabala” izan zela gogoratu du Juan Jose Ziarrusta alkatea aste honetako deialdiaren berri ematerakoan.

Euskal Autonomi Erkidegoan 34 udal foro egin dituzte, 32 udalerritan, Ziarrustak jakin eragin duenez, sei unibertsitate-foro, beste horrenbeste gazte-foro, bost foro birtual ez eze. Aitatu du diasporan 11 foro egin izan dituela. EUDEL eta Jaurlaritzaren bitartez jarri ziren martxan bakerako eta normalizazio politikorako elkarrizketa foro horiek, “bakerako bidean herritarren parte hartzea bideratu, indartu eta erraztu” guran, orduan azaldu zuten moduan.

Foro guztiotan egindako ekarpenak honako adituek aztertu dituzte: Andrea Bartoli, George Manson eta Columbiako unibertsitateetan gatazkak konponketa eta analisian irakasle; Harry Barnes, Errumanian, Indian eta Txilen AEBeko enbaxadore-ohia eta gatazka konponketetan eta giza eskubideetan aditua; Mica Estrad-Hollenbeck doktorea, talde hartu-emanetan, gizarte eraginean eta gatazken konponketan aditua; eta Willian Weisberg, Columbiako Unibertsitateko Nazioarteko Gatazken Konponketarako Zentroko kidea.

Durangoko foroan l05 erantzun eman zizkioten luzatutako honako galdera: Zeintzuk ekimenek lagundu dezakete bakerako aukera berria sortzen?. Laburbilduta honako ideiak batu ziren, Ziarrustak duenez: “biktima guztien errekonozimendua, elkarrizketa, nazioarteko esku hartzea, etorkizunerako tresna lez justiziarako eta bakerako heztea, tolerantzia eta askatasunean hezteak biolentzia eza, arazoaren sustraiak bilatzea eta politikoen artean norgehiagokarako mezurik ez jaurtitzea”.

AEBeko adituek bestalde honako ondorioak atera dituzte, Durangoko alkateak azaldu duenez: biolentziaren amaiera eta negoziazioa behar dela, herritarrek iniziatiba hartuz gero politikoek jarraituko diela, elkar bizitzeko modua aldatu daitekeela eta elkarrizketa eta foroetarako aukera gehiago behar direla.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!