Udaltzaingoak zainketa-lanak areagotuko ditu

Anboto 2008ko urt. 21a, 13:25

Zainketa-lanak areagotuko ditu Udaltzaingoak. Halaxe eman dute jakitera udal arduradunek, Udaleko zerbitzu teknikoek batutako datuak jasoaz. Arrazoitu dutenez, Durangon hondatu eta erre diren kontainer, paperontzi eta banku-eserlekuek 98.000 euroko kostua eragin diote Udalari 2007an; hain zuzen, 2006an baino %47 gehiago.

Argitu dutenez, ez dituzte diru kopuru horretan sartu, lore-ontzi, trafiko seinale eta semaforoak: “Aitatzekoa da horietariko asko, sarri askotan, lekuz atereak izan direla”. Udal arduradunek azaldu dutenez 68 kontainer, 35 paperontzi, pila-ontzi bi eta sei banku-eserleku “haustu edo erre” dituzte.
Udalak laguntza eskatu die durangarrei “era horretako basatikeriak egiten dituzten pertsonak antzemateko”. Diotenez, “azken batean, gutxi batzuk eragiten dituzten kalteak herritar guztiek ordaindu behar dituzte-eta”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!