Gizarte Segurantzaren erreformaz jardun dute UGTren egoitzan

Anboto 2008ko urt. 24a, 14:25

Durangaldeko UGT-Euskadi sindikatuko delegatuek asanblada egin dute, gaur, Durangoko Montebideko kalean duten egoitzan. Gizarte Segurantzaren erreforma berria izan dute hizpide bertaratu direnek.

Durangaldeko UGT-Euskadi sindikatuko delegatuek asanblada egin dute, gaur, Durangoko Montebideko kalean duten egoitzan. Gizarte Segurantzaren erreforma berria izan dute hizpide bertaratu direnek.

Horretarako parte hartzera deitu dituzte, batetik, UGT-Euskadi sindikatuko idazkari orokorra den Damaso Casado eta, bestetik, UGT-Euskadiko Sindikatu-ekintzen idazkaria den Pilar Collantes. Halaxe jakin eragin duten sindikatuko ordezkariek.

Gizarte Segurantzaren erreforma berria 2008ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean. Horren gainean sortu daitezken zalantzen gainean hainbat argibide jasotzeko aukera izan dabe 09:30ean hasitako batzarrera bertaratu diren delegatuek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!