Ikasleek ahoz zein idatziz, euskaraz ulertzeko eta adierazteko behar besteko maila lortzea da egitasmoaren oinarria (maiatzaren 29ra arte iraungo du), arduradunen berbetan: “Ikas-prozesuari albait ondoen ekin diezaioten”. Izan ere, “eskolaratzeko orduan, ikasleon behar behinenak hemengo kultura, tradizio, arau eta ohiturekin daude lotuta. Komunikatzeko gaitasuna ere ezinbestekoa da, eta ikaste prozesuan normaltasunez aurrera egiteko gaitasun linguistikoa ere bai”. Gaineratu dutenez, “eskola orduetatik kanpora jolasean eta era ludikoan euskararekin hartu-eman positiboa izanik, euskara hobetu eta erabiltzea gura dute. Kultur arteko hartu-emanak ere landuko dira aurreritzi eta estereotipoak apurtzeko”.
Oinarri metodologikoa, berriz, ludikotasuna eta parte-hartzea dira, euskara era naturalean ikasteko. tailer eta txangoekin.
2006an egin zuen eskola batek eskaera. Orduan ezer antolatzerik izan ez zen arren, 2007an, udalekua eratu zuten institutuan —14 ikasle batuz—; hala ere, ekimena ikastetxe guztietara