Bulgaria, Ingalaterra, Frantzia eta Italiako lagunak Ibaizabalen

Anboto 2008ko urt. 24a, 13:47

Italia, Frantzia, Bulgaria eta Ingalaterrako 36 ikaslek astebete egin dute Durangoko Ibaizabal Ikastolan.

Italia, Frantzia, Bulgaria eta Ingalaterrako 36 ikaslek astebete egin dute Durangoko Ibaizabal Ikastolan.

ibaizabaliakastola.jpgEuropar Batasunak eta Jaurlaritzak babestutako lau urteko proiektu baten barruan eratutako jardunaldietan, ikasleok, Ibaizabalekoekin batera, ura eta beroren baliabide eta ezaugarriak aztertu dituzte, From sky to tap (zerutik iturrira) lelopean.

Aurten Durangon izan dute hitzordua. Hala ere, urte bakoitzean lurralde baten elkartzen dira. Iaz, esaterako, Sizilian batu ziren ikasleak. Orduan, Ibaizabal Ikastolako bost ikasle bertaratu ziren jardunaldietan parte hartzeko. Beste herrialde batzuk ezagutzea ere bada egitasmoaren helburu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!