Bizkaiko 19 gazteren epaiketaren aurrean mobilizazioak deitu dituzte

Anboto 2008ko urt. 24a, 13:45

Gaur eta bihar epaiketa dute Madrilgo Auzitegi Nazionalean Bizkaiko 19 gaztek. 2000. urtean Galdakaon hainbat banketxeren aurka izandako kale borroka ekintza egozten dieten gazte horietariko lau dira Durangokoak, Gorka Lupiañez, Oier Gonzalez, Jurdan Martitegi eta Zunbeltz Larrea.

Fiskalak bost urteko zigorra eskatzen du gazteontzat. Hiru urte kalteengatik eta beste bi urte desordenak eragiteagatik. Epaiketa horren aurrean mobilizazioak deitu dituzte , gaur, bihar eta etzi; parte hartzera deitu dute herritargoa. Besteren artean, biharko, urtarrilaren 25, manifestazioa deitu dute Durangon; Ezkurditik abiatuko da 20:30ean.

Ertzaintzaren sarekada baten atxilotu zituzten hainbat 2002an, eta, operazio hori “torturetan oinarrituta” dagoela salatu du Askatasunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!