AHTaren kontra trenbidea kateatzeagatik epaiketa

Anboto 2008ko urt. 22a, 11:45

Ertzaintzari desobeditzea egotzita 180 euroko isuna ordaintzeko zigorra eskatu du Fiskaltzak Durangoko gazte bakoitzarentzat, atzo, trenbidean kateatzeagatik izan duten epaiketan.

AHT.jpgErtzaintzari desobeditzea egotzita 180 euroko isuna ordaintzeko zigorra eskatu du Fiskaltzak Durangoko gazte bakoitzarentzat, atzo, trenbidean kateatzeagatik izan duten epaiketan.

Trenbidean desorden publikoa eragitea egotzita egon dira deituta Durangoko gazte bi Durangoko Auzitegian eta “harrituta” hartu dute, azkenean, Ertzaintzari desobeditzea egotzita epaitu izana. Horrek “indefentsio” egoera sortarazi diela salatu dute. Isuna 30 egunean 6 euro ordainduz ordainduko dute gazteek.

Iazko ekainaren 1ean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontra protesta egiteko, Zornotza inguruan, trenbidean kateatu ziren gazte biak, trena Durangora ailegatzen zenaren 125. urteurrena zela-eta Atxuritik ateratako lurrunezko Aurrera trena geldituz. Bertan zihoazen hainbat udal eta foru ordezkari, Nuria Lopez de Gereñu Herri-lan eta Garraio sailburua ez eze. Informazio eza salatu gura izan zuten ekintza horrekin, AHTa geraraztea eta herri-galdeketa “exijitzea” ez eze.

AHTak “Euskal Herria hipotekatuko” duela berrets dute gazte biek: “Gainera, euskal herritarrok inolako etekinik ez diogu aterako. Durangaldearentzat ezelango irtenbiderik ez du eskaintzen”. Herri-galdeketan egiteko “jarritako traba guztiak” salatu dituzte, eta Jaurlaritzak “informazioa beharrean propaganda baino ez diharduela bideratzen” ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!