Animali batenak dira lonja batean lanean ziharduela aurkitutako hezurrak

Anboto 2008ko urt. 18a, 10:27

Neurri ertaineko animali batenak dira, atzo goizean Durangoko Juan Mari Altuna kaleko lonja bateko lanetan topatutako hezurrak. Halaxe baieztatu du forenseak.

Neurri ertaineko animali batenak dira, atzo goizean Durangoko Juan Mari Altuna kaleko lonja bateko lanetan topatutako hezurrak. Halaxe baieztatu du forenseak.

Excavaciones Barrutieta enpresako beharginek hezur batzuk topatu zituzten eta berehala aurkitutakoa Ertzaintzaren esku utzi. Eraikuntza lanak geldiarazi egin zituzten eta topatutako hezurrak pertsona edo animalia batenak diren aztertzeko Institutu Anatomikora eraman izan ditu Ertzaintzak jakin eragin izan dutenez. Lanotan egindako lur mugimenduetako hondakinak eraman dituzten obra-hondakindegia ere zigilatu izan dute.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!