Euskaldunduko duen eskolaren alde, euskararen ofizialtasuna bermatzeko eta hezkuntza sistema nazionala eraikitzeko konpromisoa jasotzen duen postal bilketa hasi du Eskolak Euskaldundu herri ekimenak.
Urtarrilaren 18an eta 19an, Goenkalen jarriko dituzte mahaiak 19:00etatik 21:00etara. Goizean izango dira, Andra Marian, urtarrilaren 19an, 11:00etatik 13:30era eta, 20an, 12:00etatik 14:00etara.