Izotz guneak 6.349 patinatzaile batu ditu (gaueko ordutegiak 506 lagunek jardun dute) zabalik egon den egunotan. Horri hezkuntza zentroetako 1.198 neska-mutilak eta ikastaroetako 454 sesioak batuz gero 8001 lagunek erabili dute, 105.000 euro eskatu dituen pista.
Jarritako helburuak bete direla dio Ander Gorrotxategi Kirol zinegotziak.
Izotz gunea “herritar gehienentzat astialdi alternatiba” izan da Gorrotxategiren ustean: “%81,41ek 15 urte baino gutxiago izan arren, adin askotariko patinatzaileak batu dira-eta”. Eskolaumeentzat ere kirol eta jarduera ludiko moduan “alternatiba” izan da, eta Bizkaian “erreferente” bihurtzeko bidean, nabarmendu du, lurraldeko beste eskualdetako zein Gipuzkoa eta Arabako bisitariak ere erakarri dituela.
Diskoteka izan da berrikuntza, 491 lagun batuz; eta ikastaroetan 199 lagunek jardun dute. Ikastaroen harrera “oso ona” ikusita eskaintza zelan zabaldu aztertu gura dute. Adierazi dutenez, 41 asistentzia izan dira eta lau lagun eroan dituzte anbulatoriora.