Durangaldeko 25 urtetik gorako herritarrentzako zerbitzua uztailera arte eskainiko dute. Asmoa, hala ere, zerbitzua “finkatzea” eta luzatzea da.

Era berean, eskualdeko elkarteek eratutako jardueren hedapena erraztuko du, “gizartearen partaidetza indartuz”. Durangaldean ikasteko aukerak ere zabalduko dituzte: eskaintza formala (formazio arautua), ez-formala (lanerako ikaskuntza eta osagarria) eta informala (prestakuntzarako ekintza puntualak: foroak, berbaldiak…). Horretarako bakoitzak kontsultatu zein eguneratzeko datu-basea izango du.
Hiru jarduera
Durangaldeko ikaskuntza sustatzeko hiru ekintza planteatu dituzte: Teknologia berria eta emakumeen garapena, Teknologia berria eta nagusien egunerokotasuna eta Erretirorako prestaketa.
Laguntzarik ez lortzera, zerbitzua eten egin zuten iaz. Hala ere, 2004tik 2006ko uztailera arte martxan egon zen. 2005etik 2006ra bitartean, 305 lagunek eskatu zuten prestakuntzarako informazioa, azaldu dutenez. Orduan jarduera bi izan ziren: Erretirorako prestakuntza eta Teknologia berriak emakumeen jabekuntzarako. Bakoitzak 11 lagun batu zituen.