Bizkaiko bildotsaren mahaia eratu gura du Erraldek

Anboto 2008ko urt. 16a, 10:16

Bizkaian bildotsaren mahaia sortzeari “premiazkoa” deritzo Erralde hiltegiak, Bizkaiko Bildotsa bakarrik hiltzeko ekimenaren “bide arrakastatsua” aintzat hartuta. “Artzain eta harakinekin bat etorrita orain hile bi eskas sortutako ekimenak artzainentzako prezio duinak” ekarri dituela gogoratu dute, “kalitate bikaineko bildotsak ez eze”.

Ildo horretan, “artzainari ordaindu beharko litzaizkioken prezioak komertzializazioaren prozesuan parte hartzen duten eragile guztien artean aztertzea” deritzo “komenigarri” Erraldek.

“Bitartekari derrigorra” bihurtu da hiltegia, nabarmendu dutenez, artzainak merkatu prezio altuena jaso dezan, eta “politika hori beste euskal hiltegietan be erabilita eta bakoitzak tokian tokiko bildotsak bakarrik hilda, emaitza bikaina litzake”. Era berean, “behin betiko pausoa” emango litzake Erralderen ustez, “irizpide organoleptikoak bakarrik kontutan hartuko balira, eta ez komertzialak”.

Hori gertatu arte, Erralde, artzain, harakin eta kontsumitzaileek Bizkaiko Bildotsaren mahaia sortuz “bidea zehaztu” behar dutela deritze.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!