Aurrekontuan batuko dute Pleno Txikiaren proposamena

Anboto 2008ko urt. 15a, 10:11

Neska-mutikoek udaletxearen jarduera ezagutzea eta “haurren aurrekontu parte-hartzailea” sortzea: helburu horiei helduta hasiko dituzte ,“erabilera praktiko eta eraginkorra” eman guran, hainbat aldaketa dakarren ‘Pleno Txikiak’.

San Jose-Jesuitak, Nevers, San Antonio-Santa Rita, Kurutziaga ikastola eta Landako herri eskolako 11-12 urteko 300 eskolaumek parte hartuko dute.
Juan Jose Ziarrusta alkateak azaldu duenez, “asteon hasiko da Udala 2009ko aurrekontu parte-hartzaileak lantzen, propio sortutako batzordean”, eta aurrekontu horren barruan, ‘Pleno Txikia’-n landutakoa ere jasoko dute.

Gaztetxoenek, gehienez, 60.000 euro izango dituzte horretarako
Ikastetxe bakoitzak landutako bost egitasmo eztabaidatzeko pleno bana egingo dute alkatearekin; 25 proposamen batuko dituzte.

Azken ‘Pleno-txikian’, karguak izendatu ondoren, hiru egitasmo aukeratuko dituzte, 2009ko aurrekontuan batzeko udalbatzarrari aurkeztuz. Behar izanez gero, aurretik batzarrak egingo dira Gobernu Batzordeko kideekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!